Espainia konbentzitzen segitu behar dela dio Spektorowskik

Currinek esan du ETA desarmerako prest dagoela, «ez dituelako jada armarik behar», baina ezin duela «bakarrik» egin urrats horiGaur Baionan izango diren nazioarteko aditu batzuk Donostian izan ziren atzo

Oihana Elduaien Uranga.
Donostia
2012ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Lana dago egiteko. Luze jo dezake. Baina, azkenean, ondo amaituko da. Horixe uste du Alberto Spektorowskik, Zientzia Politikoetako irakasle eta Camp Davideko negoziazioetako kide izan zenak. Donostian zen atzo, Elkarrizketa eta Bizikidetza goiburupean Lokarrik antolatutako mintegian. Bere esperientzia kontatu zuen, Brian Currinekin batera —hark Hegoafrikako esperientzia kontatu zuen—. Spektorowskik hitzaldi batetik besterako tartean esan zuen badakiela beren esperientziak ezin daitezkeela kopiatu, errealitateak oso desberdinak direlako, baina toki guztietan dagoela ikasteko zerbait. Ikusmolde guztiak bateratzea zaila iruditzen zaio, baina garrantzitsutzat jo du ikusmolde horiek konpartitzea, batak bestearena entzutea.

Hortik etorri daiteke, haren ustez, Espainia esertzera konbentzitzea ere; izan ere, argi dauka lehenago edo geroago eseriko dela: «Ulertzen dut garai ekonomikoa oso gogorra dela, baina konbentzimendu kontua da ikusaraztea hemen ez dagoela munstrorik, ez dagoela ulertu ezin den egoerarik. Noizbait egin beharko dira urratsak».

Haren ustez, «oso ongi» hasi zen prozesua Euskal Herrian, eta«ondo» doan seinale da Eusko Legebiltzarrean alderdi politiko guztiak egotea. Aurrerapauso «oso garrantzitsua» dela uste du, baina «alde gogorrera» pasatu behar delakoan dago: «Presoak, indarkeriaren behin betiko amaiera eta ETA bezalako erakundeen desagertzea. Normalizazio erabatekoa. Horida hurrengo pausoa».

Pauso horri begira, Brian Currinek azpimarratu zuen ETA hitz egiteko eta desarmatzeko gertu dagoela, «dagoeneko ez ditu behar eta», baina ezi diola desarmeari «bakarrik» ekin. Bere ustez Espainiak eta Frantziak orain arte egin diren urratsei erantzun egokia eman behar diete, eta gatazkaren ondorioei heldu.

Goizean egin zituen hitzok, bera bezala Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide den Currinekin hitzaldia eman ostean —Ray Kendall Interpoleko ohorezko idazkari nagusia eta HNTko kidea ere han zen—. Ateak itxita egin zituzten goizeko saioak, gaur Baionako Bake Foroan izango diren hainbat eragilerekin. PP ez gainerako alderdi denetako kideak izan ziren, baita talde eragile ugaritako ordezkariak ere.

Aurore Martinen mezua

Baionako Foroarenbezperan, Aurore Martin Batasuneko kide presoak bake prozesuarekin aurrera jarraitzeko deia egin zuen kartzelatik. Catherine Greze, EE-LV alderdiko eurodeputatua, eta Helene Lipietz senadorea bisitan izan zituen Martinek, Madrilgo Soto del Realeko espetxean. Frantziako bipolitikariok helarazi zuten Batasuneko kidearen mezua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.