Aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko eta herritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera bermatzeko asmoz sortu du Zinema Euskaraz programa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Horren baitan, aurtengo Gabonetan eta heldu den urte osoan, euskarazko filmak ikusteko aukerak erraztuko dituela jakinarazi du. Gabonetan euskarazko bi film eskainiko ditu aretoetan: hilaren 22tik 29ra Home for Christmas norvegiarra; eta urtarrilaren 2tik 9ra, berriz,Vikaren daniarra. Heldu den urte osoan euskarazko beste 18 film emango dira aretoetan.
Horrez gain, hilaren 22tik aurrera Horton eta Ice Age 3 filmen DVDak euskaraz jarriko dira salgai. Guztira, 27 DVD merkaturatuko dituzte 2011n.
Bestalde, www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan euskarazko 30 film sarean ikusteko aukera eskainiko dute (deskargatzeko aukerarik gabe). 2.000 lagunek ikusi ahalko dute pelikula bakoitza, eta 60.000 gonbidapen banatuko dituzte horretarako.
Gabonetan hasiko da Zinema Euskaraz
Aretoetan euskarazko hogei film eskainiko ditu programak, eta beste 30 Interneten jarriko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu