EH Bai koalizioak konponbidearen alde engaia daitezen eskatu die PSko kideei

Abertzale eta ezkertiarren aldeko boza errepresioa gelditzeko tresna dela esan du

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Euskal gatazkaren konponbidearen aurkako «erasoak» eteteko eta prozesuarekin engaiatzeko eskatu die EH Bai koalizioak PS Alderdi Sozialistari. «Hauteskunde lehiatik harago, konpromiso jarrerak behar ditugu», esan du koalizio abertzaleak. François Hollande Frantziako presidenteak egindako lehen urratsen artean Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu ustezko etakideak atxilotzea izan dela salatu du. Halaber, salatu du espetxeetan euskal presoek pairatzen dituzten bizi-baldintzak ez direla aldatu Nicolas Sarkozy gobernuan zegoenetik. Bizi-baldintzak estutzen doazen heinean, presoak protesta gogorrak egitera behartuta daudela azpimarratu du, gainera.

EH Bai koalizioak esan du «tristea» dela ikustea Aieteko konferentzian izan ziren hainbat eragile politikok eta gatazkaren konponbidearen alde abenduaren 10ean kalera atera ziren PSko zenbait kide k —Pierre Cheret, Frantxua Maitia eta Colette Capdeviellek, besteak beste—erasoak ikusirik erantzunik ez ematea. «Kezkaz ikusten dugu arduradun politikoen eta alderdien jarreren arteko aldea», esan du. Alde horretatik, koalizioak azpimarratu du abertzale eta ezkertiarren aldeko boza dela alde hori murrizteko tresna eraginkorrena eta EH Bai koalizioari botoa emateak errepresioa gelditzeko eta gatazkaren konponbidearen alde urrats azkarrak egiteko balio izango duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.