GERNIKAKO ESTATUTUA
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak hainbat zeregin dituzte Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan. Baina, bereziki, haien jardun nagusia da «Espainiako Estatuko subiranotasun nazionala zaintzea» eta «terrorismoaren aurka borrokatzea».
Gernikako Estatutuaren 17. artikuluak arautzen du Espainiako indar armatuek EAEn duten zeregina, eta eskumen hauek daude zehaztuta: portuak, aireportuak, kostak, mugak eta aduanak zaintzea; Espainiako mugetan sartu eta irten dabiltzen espainiar zein atzerritarrak kontrolatzea; erbesteratze, estradizio eta kanporatzeen erregimen orokorra zaintzea; pasaporteak eta Espainiako nortasun agiriak egitea; armak eta lehergailuak kontrolatzea; eta kontrabandoari eta zerga iruzurrari aurre egitea.
Estatutuaren arabera, halaber, eskumen horiek edukitzeaz gain, Espainiako poliziek beste bi kasutan esku har dezakete EAEn, «ordena publikoari» eusteko bada. Batetik, Eusko Jaurlaritzak eskatzen dienean, beti ere Jaurlaritzaren eskabidezberriro uzteko obligazioarekin. Eta, bestetik, «Espainiako Estatuaren interes orokorra larriki konprometiturik» dagoela iruditzen zainean. Kasu horretan Segurtasun Batzordearen oniritzia jaso beharko lukete poliziek.
Polizien eskumenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu