Hizpideak

Indarkeriak eta mapak

Xabin Makazaga.
2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Mila hildako baino gehiago jaso ditu Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak, indarkeria politikoaren ondorioz izandako eskubide urraketen mapan. 1968tik gaur egunera arte, ETAk eta beste erakunde batzuek 829 lagun hil dituzte; BVE, GAL, talde faxista eta bestelako talde parapolizialek, 72 eta 76 artean; eta Poliziak, 93 eta 122 artean. Larriki zaurituak, orotara, ia 4.000 dira, Argituz-en txostenaren arabera. Mapa osatu gabe dagoela ere argitu du giza eskubideen aldeko elkarteak. Espetxean hilak eta sakabanaketak eragindako bidaietan hilak ez dira ageri zerrendan. Eta torturatuak ere ez, kopurua Ā«zehaztu gabeĀ» dagoelako.

Behar baino bira gehiago eman ditu indarkeriaren gurpil zoroak. Eta ETAk gurpil hori behin betiko gelditzeko urratsa egin duelarik, askotxo dira erabaki horren garrantzia ukatu nahian ari direnak. Terrorismoaren aitzakiarik gabe, zailago baitute jokaleku politiko berri bati langa jartzea. Mila hil eta eskubide urraketa guztien gainetik, ETA ahuldu bati baino beldur handiagoa baitiote mapa politikoa aldatzeko aukerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.