Eta nola esplikatu atzerritar bati zer den Korrika: 2.580 kilometrotan Euskal Herria zeharkatzen duen euskararen aldeko martxa bat. Kilometro bakoitza erosi egiten da; pagatu egiten da lekukoa eramateagatik. Lekukoa ez da geratzen, gau eta egun, 236 orduz, 11 egunez, korrika. Eta lekukoak barruan mezu sekretu bat eramaten du. Ibilbidearen amaieran jakiten da mezua zein den. Milaka lagun korrika, etenik gabe, euskararen alde. Emozioak bor-bor, hunkigarria zenbait momentutan. Zenbat malko ez ote ditu isuraraziko 18. aldiak ere.
Euskaratik kanpo bizi direnei euskarara ekartzeko ekinbidea ere izan daiteke Korrika, euskara probatu ez duenak ez baitaki zer den hau. Hala, bada,aurten AEK-k aurten euskara ikasleak omendu nahi izan ditu.
Baina Korrikaren ondoren zer? Aldarrikapena garrantzitsua da, baina euskara egunerokoan dago konpromisoen beharrean, gizarteak norabide horretan arraun egiten segi dezan, eta egunotan sortuko den euskararen aldeko olatua ez dadin Baionan amaitu.

Hizpideak
Baionatik harago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu