Ezker abertzaleak, ohar baten bidez, nazioarteko eragileek egungo egoera iritsi ahal izateko egin duten esfortzu guztia nabarmendu eta eskertu du. Kofi Annan, Bertie Ahern, Gerry Adams, Jonathan Powell, Pierre Joxe, Gro Harlem Brundtland, Jimmy Carter, George Mitchell eta Tony Blairrek Aieteko adierazpena bultzatu eta sostengatu izanak «agerian» uzten du nazioarteko komunitateak egindako lana.
Horren alde eragile gehiagok ere lagundu dutela azaldu du. Adibidez, Friendship taldeak «laguntza handia» eman diela aitortu du, baita Gernika sareak ere. Era berean, Sinn Fein,FMLN, N-VA, SACP eta ANC alderdiei esker ona azaldu die, eta Martin McGuiness zein Gerry Adams beti laguntzeko prest azaldu direla adierazi du.
Nazioarteko eragileen esfortzua nabarmendu du ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu