Kataluniako Diada

Independentziaren aldarria

Manifestazio historikoa egin dute katalanek Diadaren egunean, 1,5 milioi lagunekoa, Kataluniako Barne Sailaren araberaAntolatzaileek espero baino askoz handiagoa izan da jendetzaren erakustaldia

Bartzelonan Katalunia osotik bildutako jendea, Diada egunean, independentzia eske, atzo. ORIOL CLAVERA / EFE.
Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Artur Mas Generalitateko presidenteak manifestazioan ez egotea erabaki zuen, katalan ororen ordezkari denez ez deritzolako egokia, baina oso kontuan hartuko zuela esan zuen, eta Bartzelonan atzo gertatutakoa nahi eta baita nahi ez dutenek ere aintzat hartzeko modukoa izan da. Manifestazioa ez baitzen manifestazio izan, jendartean aurrera egin ezinik amaitutako jendetzaren independentzia nahiaren erakustaldia baizik, hiru kilometroburuz buru estalduta, ibilbide ofizialaren alboetara itsasora etorbideak hartuta, masa heterogeneoa, katalan sentitzeak batuta. Katalunian inoiz izan den independentzia oihurik ozenena izan da.

Antolatzaileek espero zuten historikoa izatea, baina aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Udaltzainen eta Generalitateko Barne Sailaren arabera, milioi eta erdi pertsonak hartu dute Bartzelona.2012ko Diada ez da erraz ahaztuko.

Gracia pasealekutik abiatu ezinik zegoen jendea, eta manifestazioaren buruak amaierara iristeko, Marques de l'Argentera etorbidera, ez zegoen han beste inorsartzerik. Bidezidor bat hartu behar izan zuten hizlariek oholtzara iristeko, baita antolatzaileek ere, AMI Independentziaren Aldeko Udalen Erakundeko ordezkariek eta ANC Biltzar Nazional Katalanekoek. LegebiltzarreanNuria de Gispert Parlamenteko presidentea zain zeukaten, eta harekin hitz egin ostean, herritarrei bost galdera egin zizkieten, bai edo ez erantzuteko. Independentziak baiezkoa jaso zuen behin eta berriz: «In-inde-independentzia».

Mezua Generalitatera

ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente Carme Forcadell gustura zegoen atzo gertatzen ari zenarekin, oholtzan pozik, eta «indenpendentziaren aldeko bidea hasteko» eskaera egin zuen jendaurrean: «Bide sendo eta zalantzarik gabea hasteko garaia da». Eta hori bideratzeko ANCk babes osoa eskaini zion Kataluniako Gobernuari: «Herriaren babes osoa izango duzue», esanez amaitu zuen diskurtsoa Forcadellek, PPC alderdi popularrekoak ez beste ordezkari politiko guztien aurrean.

Ordezkaritza politiko zabala izan baitzen atzo manifestazioan: ERC Esquerra Republicana, Kataluniaren Aldeko Iniziatiba-Berdeak, CDC Konbergentzia Demokratikoa —azken unean Josep Duran i Lleida ere bai—, Independentziaren Aldeko Elkartasun Katalana eta Batasun Demokratikoa alderdietako goi kargu gehienek ere parte hartuzuten. PSC sozialistek atxikimendurik ez zioten eman manifestazioari, baina batzuk han izan ziren: Ernest Maragall kontseilari ohia eta Angel Ros Lleidako alkatea tartean.

Nuria de Gispert Legebiltzarreko presidenteak parlamentuan, «denon etxean», hartu zituen herritarrak , «hunkituta», haien mezuekin bat egiten zuela erakusten, eta ANCkoak eta AMIkoak hartzea «gozamena» zela esan zuen. Artur Masek gaur edo bihar bertan hartuko ditu antolatzaileak, euren eskaerak entzuteko, De Gispertek berak esandakoaren arabera.El Segadors Kataluniako ereserkia ere kantatu zuten jendetzarekin bat. «In-inde-independentzia» ondoren, behin eta berriz.Gaua heldua zen jendetza etxeratzen hasterako.

Gaur iritsiko dira atzo gertatutakoaren balorazioak. Horixe iragarri dute gehienek, baina «garai berri baten lehen eguna izan da gutako askorentzat». Lluis Llachek esana. Carles Puigdemonte Gironako alkate eta manifestazio antolatzen buru belarri aritu denarentzat, «mezu demokratiko, argi eta masiboa eman dio munduari Kataluniak», eta Europatik erantzun baten zain geratuko dira: Katalunia Europako hurrengo estatua lelopean batutako herritarrek aitortza merezi dutelako, munduan 195.aizateko Nazio Batuen Erakundearen zerrendan.

Haziz doan eskaera

Estatutuaren inguruko negoziazioek eta duela bi urteko Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak, —baliorik gabe utzi zuen Kataluniako Parlamentuak onartutako testua—, kataluniarrak sutan jarri zituen, herritarren eskaera demokratikoak pikutara bidali zituelako. 2010eko uztailaren 10ean manifestazio historikoa egin zuten; milioi bat pertsona inguruko kopurua eman zuten orduan. Gertaera hark pixkanaka haziz zihoan independentziarako gogoa bizitu zuen, zer esanik ez haren inguruan sortutako elkarte eta proposamenek, Independentziaren Aldeko Udalen Erakundeak bultzatakoak tartean. Katalunian herritarrek behartuta CiUk berak ere estatu propioaren aldera jo du, bere diskurtsoan independentzia hitza saihesten saiatzen den arren.

Atzokoan, ordea, independentzia hitza izan zen Bartzelonan gehien entzun zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.