«ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egiten die gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko[...]». (2011ko urriaren 20an)
ETA
«Espainiako eta Frantziako gobernuek erantzutea da hurrengo pausoa». (2011-10-20)
BRIAN CURRIN HNTko kidea
«Datorrenak gidatu beharko du aro berria». (2011-10-20)
JOSE LUIS RODRIGUEZ ZAPATERO Espainiako gobernuburua (PSOE)
«Ez dago ezer ETArekin negoziatzeko» (2011-10-25)
MARIANO RAXOI PPko presidentegaia
«Laguntza etengabea emango diogu Espainiari, behin betiko bakea bermatzeko ahaleginean». (2011-10-21)
NICOLAS SARKOZY Frantziako presidentea
«Egoeraren araberako neurria eman behar da. Guztiok eman behar dugu egoeraren araberako maila». (2011-10-22).
MARIANO RAXOI PPko presidentegaia
«Espainiak ematen dituen pausoen zain geratuko da Frantzia». (2011-11-03)
CLAUDE GUEANT Frantziako Barne ministroa
«ETAren eta Frantzia eta Espainiako estatuen arteko aurrez aurreko elkarrizketak abiatu behar dira [...] Hiru gai nagusi daude: euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea, ETAren armen desegitea eta Euskal Herriaren desmilitarizatzea. [...]ETA prest dago». (2011-11-11)
ETA
«Ez dugu inoiz ETAk 'Gara'-n egindako elkarrizketarik iruzkindu, eta ez dugu orain egingo». (2011-11-11)
JOSE BLANCO Espainiako Gobernuaren bozeramailea
«Axola duen bakarra ETA behin betiko deuseztatzea da». (2011-11-11)
MARIANO RAXOI PPren presidentegaia
«Orain artekoa ez da nahikoa. ETAk desagertu egin behar du. ETA erabat desagertu arte, terrorismoaren kontrako tresna guztiek indarrean jarraituko dute». (2011-12-22)
JORGE FERNANDEZ DIAZ Espainiako Barne ministroa
«Frantziako Gobernuak gatazkaren ondorioak behin betiko gainditzeko aukerari erantzun positiboa emango diola espero dute euskal herritarrek, ETArekin zuzeneko elkarrizketak abiatuz». (2012-03-09)
ETA
«Espainiaren gisara, talde terroristak bere kideen desarmatze osoa iragartzearen beha gaude». (2012-04-21)
BERNARD VALERO Frantziako Atzerri Ministerioaren bozeramailea
«ETAri desegiteko eskatzea, zentzugabeaz gain, arriskutsua da». (2012-04-21)
BRIAN CURRIN HNTko kidea
«ETAk jakinarazi nahi du Espainia eta Frantziako gobernuekin elkarrizketa zuzenak abiatzeko bere ordezkaritza izendatu duela». (2012-05-16)
ETA
«Armak entregatzeko, ez da beharrezkoa hitz egitea; borondatea aski da». (2012-05-16)
JORGE FERNANDEZ DIAZ Espainiako Barne ministroa
«ETAren gainean, Espainiako Gobernuari dagokio, hari bakarrik, egokien deritzon erantzuna ematea». (2012-05-18)
MANUEL VALLS Frantziako Barne ministroa
«Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egiten diegu ETArekin hitz egiten has daitezen, gatazkaren ondorioen inguruan». (2012-05-30)
HNT
«Elkarrizketa bideak zabaltzeko ahaleginak biderkatzen ari gara, nazioarteko eragileekin harremanak sendotzen eta prozesuak eskatzen dituen barne egokipenak gauzatzen[...]». (2012-07-09)
ETA
«Garaitua izan dela ohartu, eta egitura desegin behar du». (2012-07-09)
JORGE FERNANDEZ DIAZ Espainiako Barne ministroa
«ETAk gatazka gainditzeko zabaltzen ari garen konponbide aukerarekin eta, oro har, askapen prozesuarekin erabateko konpromisoa duela berretsi nahi du». (2012-09-27)
ETA
Urtebetean esandakoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu