«Gatazkaren biktima guztiak» oroitzera iristea espero du Garitanok

Mikel Arregiren kasua oroitarazi du, atzoko egunez Guardia Zibilak hil zuen Lakuntzako zinegotzia

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun
«Biktima guztien eguna» izan behar luke atzokoak, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren irudiko. Batzar Nagusiek antolatutako ekitaldian parte hartu zuen Garitanok, eta gogoan izan zituen «estatuen indarkeria sufritu duten milaka eta milaka herritarrak». Biktima guztien memoria egitera joan zela esan zuen, eta bereziki gogoan izan zuen Mikel Arregi Lakuntzako zinegotzia: «Gaurko egunez hil zuen Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen, eta gaur ez da presente egon».

Euskal Herrian egon diren «indarkeria guztien biktima guztien oroimenaren alde» lan egin nahi du Bilduk, Garitanoren arabera. «Orain ez da posible izan. Gaur ez da biktima guztien eguna. Etorkizunean gatazkaren biktima guztiak oroitzeko ados jarri ahal izango garela espero dugu».

Ikerne Badiola eta Ander Rodriguez diputatuekin batera hartu zuen parte ekitaldian Garitanok, eta elkarretaratze isilean egon arren, ez zuten lore eskaintzan parte hartu.

Julio Astudillo PSEko batzarkidea izan zen Batzar Nagusietako ekitaldiaren gidari. Hark esan zuen sentsazio «gazi-gozoa» gelditu zitzaiola ekitaldiaren ostean. Gozo, talde guztietako batzarkideek hartu zutelako parte ekitaldian, baina gazi, ez zutelako guztien artean testu bat adosterik lortu. Hala ere, ondorio baikorra atera zuen: «Gipuzkoako Batzar Nagusiak, orain, inoiz baino gehiago, gipuzkoar guztien etxea dira». Rafaela Romero PSEko batzarkidea ere pozik agertu zen: «Hitzek egin ezin izan dutena keinuek egin dute Gipuzkoan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.