Poz eta penen edukiontzia

ETAk hildako PSEko kide guztiak banaka-banaka aipatu ostean, malkotan lehertu da Lopez

Oihana Elduaien Uranga.
Donostia
2011ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oso gogoan izan zituzten ETAren biktimak ekitaldian. «Poz eta penen edukiontzia bihurtu da Kursaala», esan zuen Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak. Alfredo Perez Rubalcabak azaldu zuen zergatik: «Pena, hil zituztenengatik, eta poza, hilko ez dituztenengatik». ETAk hildako PSEko kide guztien izanak banan-banan esan zituen Lopezek, eta malkotan lehertu zen. Txalo zaparrada luzea etorri zen atzetik.

Nolanahi ere, «gorroto eta mendekutik» aldendu beharraz ere hitz egin zuen Lopezek. Urteetako borroka armatuaren ostean, bi sentimendu horiei ihes egitea eta «printzipio moralei» eustea lortu dutela azpimarratu baitzuen. Harro egoteko deia egin zien sozialistei. «Inork ez digu oparitu. Garesti ordaindu dugu, baina merezi izan du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.