Prozesuarekin baikor dago gehiengoa, eta ETAren borondatean sinesten du
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar gehien-gehienak «baikor» dira indarkeria «epe labur edo erdikoan» betiko amaituta egongo den galdetuta. Euskobarometroak azaroaren 25 eta abenduaren 19 bitartean hiru herrialdeetako 1.200 pertsonari egindako inkestaren arabera, %68 agertu dira prozesuarekiko baikor, eta %12 ezkor. ETAren eta ezker abertzalearen borondatean sinesten dutela ere erantzun dute gehienek. %46k indarkeria amaitzeko «borondate handia edo nahikoa» ikusi diote ETAri, eta %26k «gutxi edo bat ere ez». Ezker abertzaleari dagokionez, %50ek ikusi dute «sisteman txertatzeko borondate handia edo nahikoa». Presoei dagokienez, %75 hurbilketaren alde daude, eta %61 «gizarteratzea erraztearen alde». %69k, berriz, alde guztietako biktimak aintzat hartu beharraz ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu