Euskal presoak

Nazioarteko aditu talde batek urratsak egiteko eskatu die bi gobernuei

Bake prozesua sendotu dadin, euskal presoen eskubideak errespetatzea galdegin diete Espainia eta Frantziako estatueiAgiri bat kaleratu dute 'Parot doktrina' bertan behera utzi eta presoak hurbiltzeko eskatuz

Joan den asteazkenean Herrira-k antolatuta Parot doktrinaren aurka Laudion egindako bilkura. M. DEL VALLE / ARP.
Edurne Begiristain.
2013ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Giza eskubideen alorrean esperientzia zabala duten nazioarteko hamabi adituk urratsak egiteko eskatu diete Espainiako eta Frantziako gobernuei, Euskal Herriko bake prozesua sendotu dadin. Bakearen bidean, presoen eskubideak errespetatu izeneko agiri batean egin dute eskaria. Adierazpenean,euskal presoen aurkako «salbuespen neurriak» amaitzeko galdegin diete bi gobernuei.

Kolonbia, Britainia Handia, Flandria, Hegoafrika, Argentina, Grezia, Argelia, Egipto, Irlanda eta Ameriketako Estatu Batuetako hamabi pertsonak sinatu dute adierazpena. Giza eskubideen aldeko militantziagatik eta alor horretan egindako lan publikoagatik ezagunak dira denak: tartean daude, Piedad EsnedaKolonbiako Alderdi Liberaleko senatari izandakoa eta 2009an Bake Nobel Sarirako izendatuta izan zena, Essa MossaHegoafrikako Auzitegi Goreneko Sala Handiko epaile ohi eta Afrikako Kongresu Nazionaleko komisio eratzaileko idazkaria,Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako eguneko ohorezko lehendakaria, eta Alexander Moubaris hamabi urtez espetxean izan den apartheid-aren aurkako militante egipziarra.

Adierazpenean gogoratu dute 2011ko urrian Euskal Herriko Gatazkaren Konponbiderako nazioarteko konferentziaren barruan Aieteko Adierazpena onartu zuela eta ondoren ETAk jarduera armatua behin betiko uztea erabaki zuela. Ordutik, baina, gatazkaren konponbide politikoan urrats nahikorik ez dela egin uste dute agiriaren sinatzaileek. Hori horrela, konponbidean aurrera egin eta bakea sendotu dadin, hainbat neurri hartzeko eskatu diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. Batetik, sakabanaketa politika amaitzeko eta euskal presoak euren jaioterritik gertu dauden kartzeletara hurbiltzeko galdegin diete. Horrez gain, espetxe zigorren luzapena dakarrenParot doktrina ezarri zaien presoak aske uztea ezinbestekotzat jo dute, bai eta baldintzapean aske uzteko neurriak ezarrita kalean beharko luketen presoak libre uztea ere.

Larriki gaixorik dauden presoen egoera ere aipatu dute agirian. Adierazi dutenez, gaixotasun larriak dituzten presoak«berehala» kaleratu behar dituzte, euren gaixotasunak artatzeko tratamendu egokiak jasotzeko aukera izan dezaten. Azkenik,jarduera politikoagatik edo iritzi politikoagatik atxilotutako pertsona guztiak aske uzteko eskatu dute. Zehazki, Arnaldo Otegi bezala alderdi politiko, sindikatu, gazte erakunde, gizarte mugimendu eta komunikabideetan garatutako jarduera politikoagatik eta iritzi politikoengatik atxilotutako pertsona guztien berehalako kaleratzea galdegin dute agirian.Era berean, auzi horiek artxibatzeaezinbestekotzat jo dute.

Elkarrizketarako guneak

Adierazpenaren sinatzaileek adierazi duteneurri horiek «alferrikakoak» ez ezik, «kaltegarriak» ere badirela bake prozesurako. Eta uste dute ETAren jarduera armatuaren amaierari «bake justu eta iraunkorrerako» baldintzak sortzen lagunduko dioten neurri politikoekin erantzun behar zaiola. «Gaurko lehentasuna elkarrizketarako espazio politikoaren eratzeak izan behar du, eta ez polizia eta justiziaren aldetik ohikoak diren prozeduren erabilera», azpimarratu dute.

«Bakea eraikitzeko garaia» dela diote nazioarteko ekinbidearen sustatzaileek, eta bide horretanaurrerapausoak ematea ezinbestekotzat jo dute, baldin etagiza eskubideetan, justizian, egian eta sufrimendua jasan duten guztien erreparazioan oinarritutako etorkizuna lortu nahi bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.