Lerrook idazten ari naizenean, dakidana da manifestazioa isila izango dela. Hain isila ere: sekulako zarata ateratzen ari da abiatu aurretik. Eta aterako duena. Isiltasun autoritario bezain arbitrarioaren aurrean, isiltasun gizalegezkoa. Zalaparta mediatikoaren erdian, isiltasunaren oihartzun ozena: nahikoa da; asko jokatzen ari gara; ez gaude prest amesgaiztotik aterako gaituen bakea zapuzteko, ez dugu gure ametsa helburu aizunen bazka ikusi nahi.
Arazo asko ditugu, iraganeko motxila astun da; auzi delikatu ugari administratu behar dugu;etorkizunak, etorkizun benetakoak, iraganak irakatsitakoaren konkista behar du izan. Mundua gara, munduan nahi dugu. Hitz egiteko aukera dugunean, hitz eginez. Isildu nahi gaituztenean, isiltasunarekin. Baina beti, ozen.
Lerrook idazten ari naizenean ezin jakin manifestazioak emango duena, baina, itxura guztien arabera, isiltasunaren oihartzun oparoa iritsiko zaigu.
Hitz beste
Isiltasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu