Komunikazioa

«Gurasokeria» egotzi dio LABek EITBren proiektuen balorazioari

Euskal Telebistaren 2011 eta 2012ko gizarte erantzukizuna aztertu du Aenorrek, eta ontzat eman du

Erredakzioa
2013ko urriaren 17a
00:00
Entzun
LABek «gurasokeria» eta «balio eskasa» egotzi dizkio Aenor enpresak EITBren 2011. eta 2012. urteko gizarte erantzukizunaz eginiko txostenari.

Gizarte erantzukizunaren sei dimentsio aipatu dituzte txostenean. Horietako lehena Euskadi munduan da. EITBk adierazi duenez, txostenean oniritzia eman diete «Euskadik munduan duen irudia hobetzen laguntzeko» emaniko edukiei, bereziki Interneten bidez. LABek, ordea, nabarmendu du ETBk aurten bertan behera utzi dituela atariko frantsesezko eta inglesezko bertsioak, eta, beraz, nekez baloratu ahalko da aurtengo txostenean.

«Gizarte erantzukizun eskasa» ikusten du LABek EITBk grebetan izan duen jokabidean. Sindikatuak nabarmendu duenez, epaitegiek behin eta berriz erabaki dute ETBko zuzendaritzak «eskubide sindikalak hautsi» dituela.Era berean, kritikatu egin du hutsik dauden postuak betetzeko orduan zuzendaritzak izan duen jokabidea.

EITBk Aenor enpresaren bidez egiaztatu ditu 2011 eta 2012an gauzatutako proiektuak, eta gehieneko maila lortu du: GRI A+. Lehenago, 2007-2008. eta 2009-2010. urteetan, emaitza bera lortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.