Ideien nondik norakoa

Gaur hasiko du UEUk Euskal Herriko XX. eta XXI. mendeetako pentsamendu kritikoari buruzko graduondokoa

Joxe Azurmendi pentsalaria izango da UEUko graduondoko irakasleetariko bat. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2013ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Egin gabe dago oraindik Euskal Herriko pentsamenduaren historia. Eta hutsune hori ikusirik, lehen urratsak egiten hasi nahi izan du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Horretarako, XX. eta XXI. mendeko Euskal Herriko pentsamendu kritikoa aztertuko duen graduondoko bat antolatu du. Gaur hasiko dira eskolak, UEUren Bilboko egoitzan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, euskaraz izango dira eskola guztiak, eta baita Euskal Herriko ikuspegitik landuak ere.

1960ko hamarkadatik gaur egunera arte izan diren diskurtso berritzaileak ezagutaraztea da graduondokoaren xedea, eta teoria kritikoa eta literatur kritika baliatuko dituzte horretarako. Euskal Herriko pentsamenduaren eta kulturaren garapenean garrantzi berezia izan duten autoreen lanak berreskuratu eta aztertuko dituzte horretarako. Eta luzea da pertsona horien zerrenda: Jon Mirande, Jose Luis Alvarez Txillardegi, Jorge Oteiza, Miguel Unamuno... Antolatzaileen hitzetan, lehen aldiz uztartuko dira, gainera, Euskal Herriko akademian Euskal Herriko pentsamenduaren eta Kultur Ikasketak eskola hauetan.

Joxe Azurmendiren eskolak

Esanguratsua da, halaber, irakasle arituko diren pertsonen zerrenda ere. Joxe Azurmendi, adibidez, Unamunori buruz arituko da. Eduardo Apodaka, Joseba Gabilondo, Imanol Galfarsoro, Ane Larrinaga, Markos Zapiain, Ander Iturriotz, Ander Iturriotz, Beñat Sarasola eta Bakarne Altonaga, ere izango dira, besteak beste. Diziplina askotako adituak bilduko dituzte eskoletan, eta askotariko gaiak landuko dituzte: soziologia, marxismoa, historia, antropologia, abertzaletasuna eta ETA, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.