Eskoziako berdeek euskal alderdiei dei egin diete elkarrizketara

2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko mozio bat onartu zuen asteburuan Eskoziako Berdeen Alderdiak, Glasgown egin zuen kongresuan. Mozio horretan, eskoziar berdeek Euskal Herriko alderdiei eta eragileei dei egin zien «borondate onez negoziatzeko esertzera, Euskal Herriaren etorkizunarentzat akordio bat lortzeko». Prentsa ohar bidez, Berdeen Alderdiko Peter MacCollek Euskal Herrriko bake prozesuari sostengua adierazi dio, eta Aieteko nazioarteko konferentzian kaleratutako adierazpenarekin bat egin dute Eskoziako berdeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.