Enpresaburuak «lasaiago» daudela esan dio Confebaskek lehendakariari

2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Confebask, CCOO eta UGTrekin batzartu zen atzo Patxi Lopez lehendakaria, ETArenamaiera dela-eta hasitako bilera sortaren barruan. Bilera horietako batean Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak lehendakariari adierazi zion ETAren erabakiaren ondoren euskal enpresaburuak «lasaiago» daudela. «Garai berria lagungarria izango da euskal enpresaburuentzat. Krisian pentsatu ahal izango dute orain, iraganera begiratu gabe».Lehendakariak, berriz, enpresaburuek «xantaiaren» aurrean erakutsi duten adorea goraipatu zuen. Bestalde, Unai Sordo CCOOko buruak «gaurko akordioa zabaltzeko» eta presoen arloan pausoak emateko eskatu zuen. UTGko idazkari nagusi Damaso Casadoren arabera, «ona da ETA demokrazian sartzea» eta espero du enpleguarentzat ere onuragarria izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.