Oiartzabalek PSEri eskatu dio Egigurenen hitzak «zuzentzeko»

UPDko legebiltzarkide Gorka Maneirok, berriz, Egigurenekin «apurtzera» animatu du PSEren zuzendaritza

2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPren idazkari nagusi Iñaki Oiartzabalek Egigurenen adierazpenak «zuzentzeko» eskatu dio PSEko zuzendaritzari.Egigurenen hitzak deitoratu ditu Oiartzabalek, baina sozialistei Eusko Jaurlaritzan iraunarazten dituen akordio politikoa apurtzeko aukera baztertu du.

«Zentzugabekeria»

UPDko legebiltzarkide Gorka Maneirok, berriz, «zentzugabekeriatzat» jo ditu Egigurenen hitzak. Horrez gain, alderdiaren presidentearekin «apurtzera» animatu ditu PSEko kideak. Hiru urtez «abertzaletasunaren beldurrez jokatzea» egotzi die sozialistei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.