Argituz-en gomendioak

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Oroimenari buruzko hainbat gomendio bildu ditu Argituz-ek:

Konfiantzazko harremanak sortzea. Oroimenaren arloko lanaaurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa da konfiantzazko harremanak eraikitzea.

Politizazioa saihestea. Biktimen memoria politizazioak biktimen samina erabiltzeko modua izateko arriskua dauka, eta hori ez da onargarria.

Komunikabideen zeregina. Saihestubehar dituzte kasurik txarrenak islatzen dituzten errealitatearen irudikapenak eta ikuspuntu ezberdinak sartzen ez dituztenak. Informazioek biktimen eta senideen tratu duina sustatu behar dute.

Kontsulta eta parte hartzea. Ekimen oro kontsultan eta biktimen parte hartzean oinarrituko dira. Udalei dagokienez, biktimen partaidetza artikulatu behar dute, euren ikuspuntuak aintzat hartuak izan daitezen.

Gurutzatutako sentsibilitatea. Sentsibilitatea eta beste aldera pasatzeko eta errespetuaadierazteko gauza diren pertsonak behar dira oroimen bateratzailea sortzeko.

Mugak kontuan hartu. Nahiz eta indarkeriarik gabeko egoera batean egon, biktimek denbora eta ekintza osagarriak behar dituzte jarrerak hurbiltzeko. Mugak aintzat hartu behar dira eta espazio zabalak sutatu.

Barkamena eskatzeko ekitaldiak. Barkamena eskaerak, publikoak eta benetakoak direnean, garrantzizkoak dira eta eragin positiboa izan dezakete biktimengan.

Ekimenak koordinatzea. Komenigarria da memoriaren joera selektiboa eteta eta borondate komuna azal dezaketen ekimenak sortzea.

Monumentuak erasoetatik babestea. Oroimenaren adierazpenak zaindu beharko lirateke, giza eskubideen defentsaren sinbolo diren aldetik.

Deialdi orokorrak. Biktimen aldeko ekimenak oinarrizko adostasunarekin egin behar dira.

Etorkizunari begira. Etorkizuneko erronka da ekintza eta esperientzia orori zabalkundea ematea, osagai sozial eta pedagogiko gisa. Halaber, garrantzitsua da jakitea jokoan dagoela oroimenak hurrengo belaunaldietan izan dezakeen inpaktua , eta beharrezkoa izango dela belaunaldi berrien inplikazioa etorkizunean egon daitezkeen prozesuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.