•1986ko apirilaren 26a: Akats baten ondorioz, Txernobilgo (Ukrainia) zentral nuklearreko 4. erreaktorea lehertu egin zen.
•1986ko maiatzaren 5a: Zentralaren inguruan 30 km-ko gunea hustu zuten. Han bizi ziren 130.000 lagun atera zituzten hamar egunean. Denera 300.000 pertsonak alde egin behar izan zuten euren etxeetatik.
•1986ko azaroaren 15a: Suntsitutako erreaktorea hormigoizko sarkofago batekin estali zuten.
•2005eko irailaren 6a: Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (IAEA) bultzaturiko txosten batean Txernobilgo istripuak soilik 60 bat lagun hil zituela esan zuen. Hildakoak denera 9.000 baino ez zirela izango gaineratu zuen.
•2006ko apirila: Txosten alternatiboak aurkeztu zituzten Greenpeacek eta zientzialari independente talde batek. IAEAren kalkuluak gaitzetsi zituzten bi txostenetan. Hildakoak 30.000 eta 100.000 inguru izango direla adierazi zuten.
•2010eko urria: Txernobilgo zentrala babesteko sarkofago berria egiteari ekin zioten. 1.540 milioi euroko kostua dute lanek.
•2011ko martxoaren 11: Lurrikarak eta tsunamiak hondamendi nuklearra eragin zuten Fukushiman (Japonia).
Txernobilgo istripuaren kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu