Foro Sozialaren egitaraua

2013ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
IRUÑEA, MARTXOAK 14

Baluarte jauregian egingo da, Ciudadela aretoan.

•17:00-18:30. Desarmatzeaz eta desegiteaz hitz egingo dute. Kontalaria Veronique Dudouet Berlingo Berghof Fundazioko Programen zuzendaria da. Hizlariak, Aaro Suonio finlandiarra eta Robert McBride hegoafrikarra. Krisi eta Nazioarteko Segurtasunaren Kudeaketan aholkulari berezia da Aaro Suoni, eta Ipar Irlandako bake prozesuko ohore zerbitzuengatik saritu zuten 2006an. McBride, berriz, desarme gaietan espezializatua da. Apartheid-aren garaian, Umkhonto we Sizwekoa (ANCren adar armatua) izan zen, eta heriotza zigorra ezarri zioten. Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeari amnistia eskatu eta indultatu zuten. Bake prozesuan inplikatu zen.

•18:45-20:00. Giza eskubideen bermeaz hitz egingo dute Mark Freeman-ek eta Priscilla Haynerrek. Freemanek trantsizioan diren gizarteetako hainbat proiektutan lan egin du: Aljeria, Bolivia, Kolonbia, Turkia... Trantsizio Integratuentzako Institutuko zuzendari da. Priscilla Haynes Geneva Call erakunde humanitarioko presidente da, eta Kenyako Elkarrizketa eta Adiskidetze Nazionalerako giza eskubideen aholkulari gisa jardun du, besteak beste. Kontalaria Christine Bell da, Edinburgoko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle da, eta Ipar Irlandako Giza Eskubideen Batzordeko sortzaileetako bat da.

BILBO, MARTXOAK 15

Campos antzokian egingo da, Cupula aretoan .

•17:00-18:30. Gaia: Preso eta iheslarien itzultzea. Hizlariak: Kieran McEvoy, Ipar Irlandan Belfasteko Queen Unibertsitateko Zuzenbide eta Trantsizioko Justiziako irakaslea da, Justiziaren Administraziorako Batzordeko lehendakaria izan zen, Ipar Irlandako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundea. Martin Snoddon, Ipar Irlandako Northern pring erakundeko zuzendaria. Gatazken konponketan aditua da. Kontalaria Silvia Casale Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea da, eta Europako Kontseiluko Nazio Barruko Prebentzio Mekanismoen aholkularia. Tortura Saihesteko Europako Batzordeko kidea izan zen 1997tik 2009ra.

•18:45-20:00. Gaia: Iraganari aurre egin. Hizlariak: Brandon Hamber, Nazioarteko Gatazken eta Justizia Trantsizionalaren Ikerkuntza Institutuko zuzendaria da, eta hainbat ikerketa egin ditu bakearen eta adiskidetzearen aldeko ekinbideei buruz, Liberian, Mozanbiken, Euskal Herrian eta Bosnian; bestea, Colm Campbell, Ulsterko Unibertsitateko Justizia Trantsizionalaren Institutuko zuzendaria da. Indarkeria politikoaren inguruko eremuan zabal argitaratu du. Kontalaria, Andy Carl da, Conciliation Resources erakundeko zuzendaria. Bake prozesuekin lotutako ekinbideetan parte hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.