Ezker abertzaleak esan du «nazioartearen beste urrats esanguratsu bat» dela
«Oso deklarazio instituzional esanguratsua dela deritzogu, eta Euskal Herrian ireki den konponbide politikorako prozesu demokratikoa sendotzeko ekarpen nabarmena»; horrela azpimarratu du ezker abertzaleak Idahoko Legebiltzarreko ordezkariek onartutako adierazpenaren balioa. Prentsa ohar batean, Maribi Ugarteburu eledunak Idahoko ordezkariek ebatzitakoari kasu egiteko eskatu die Frantziako zein Espainiako gobernuei, «Euskal Herriko gatazka parametro guztiz demokratikoetan konpontzeko bidearekin bat egin dezaten, Euskal Herriaren nazio izaera eta haren erabakitzeko eskubidea aitortuz». Idahoko herri ordezkariek hamarkadetan Euskal Herriari erakutsi dioten konpromisoa txalotu ere egin du ezker abertzaleak, eta, bereziki, Pete Cenarrusa, Gloria Totoricaguena eta Roy Eigurenek eginiko lana goraipatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu