Iazko ekainetik azarora bitarte, 55 eskaera jaso zituen Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak, eta, horietatik, 11 aztertu zituen —zintzilik geratu dira gainontzeko 44ak—. Zortzi kasu onartu egin zituen, eta hiru ez. Zortzi kasu horietatik, zazpi heriotzak dira, eta kalte iraunkorrak pairatzen dituen kasu bat.
•Jon Paredes Manot Txiki. ETAko kidea 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten, Bartzelonan; ez zuen bidezko epaiketarik izan.
•Angel Otaegi Etxeberria. Burgosen 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten ETAko kidea; bidezko epaiketa izateko eskubidea urratu zioten.
•Antonio Fernandez Elorriaga. Poliziak tiro batez hil zuen 1969an, Bilbon, etxeko balkoian manifestazio bat ikusten ari zela.
•Francisco Javier Nuñez Fernandez. Talde polizial edo parapolizialek pozoitu egin zuten 1977an, Bilbon.
•Antxone Telleria Mendia.Larri zauritu zuen Guardia Zibilak1977an, Lekeitioko Santa Maria eliza (Bizkaia) hustu zutenean.
•Segundo Urteaga Perez de Unzueta. Polizia Armatuak tiroz hil zuen Urabainen (Araba), 1969an.
•Francisco Javier Batarrita Elexpuru. Guardia Zibilak autoa tirokatu zion Boluetan (Bilbo), 1961ean.
•Alberto Soliño Mazachs. Kaleko jantzita zihoan Guardia Zibil batek tiroz hil zuen Eibarren (Gipuzkoa), 1966an.
Aitortutako aurreneko zortzi biktimak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu