Auzapezen Biltzarrak bat egin du Herrira-ren manifestaziorekin
«Euskal preso politikoen eskubideen errespetua eskatzeko eta bakearen bidean egin lana aztertzeko», Herrira-k antolatu manifestazioan parte hartzeko deia egin du Auzapezen Biltzarrak. Mozio bat adostu du Ipar Euskal Herriko auzapezak biltzen dituen egitura horren administrazio kontseiluak. «Frantziak eta Espainiak bakearen eta demokraziaren gauzapenaren alde pausoak emateko garaia da», egituraren ustez.Manuel Valls Frantziako Barne ministroak Euskal Herriari erakutsi «mespretxua» eta Aurore Martinen atxiloketa ere salatu dute auzapezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu