EAJk esan du ETAren amaieraz hitz egiten ari dela Espainiako Gobernuarekin

Espetxe politikan «ausartago» jokatzeko eskatu dio Aitor Esteban jeltzaleak Raxoiren gobernuari

Erredakzioa
2012ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
ETAren amaieraren inguruan hitz egiteko Espainiako Gobernuarekin harremana dutela aitortu du Aitor Esteban EAJko Espainiako Kongresuko bozeramaileak Espainiako irrati kate batean egindako elkarrizketan.

Halaber, espetxe politikari dagokionez, nabarmendu du Espainiako Gobernuak «ausartago» jokatzea nahiko lukeela alderdi jeltzaleak. Pausoak emateko eskatu dio Estebanek PPren gobernuari, horrek ETAren «behin betiko amaiera»aurreratzen lagunduko lukeela argudiatuta.

Bestalde,ETAri desagertzekoeskatu dio: «Ez du zentzurik bere existentziari eusteak».

Aurrekontuak

2013ko aurrekontuen inguruan EAJko Kongresuko bozeramaileak adierazi du euskal erakunde guztietako aurrekontuak onartzeko ahalegina egin behar dutela denekkrisi garai honetan.

Aurrekontuak onartzea inork ez eragoztea espero du Estebanek. Izan ere, hori gertatzea «arduragabekeria» litzatekeela esan du. «Proposatuko dizkiguten zuzenketekiko jarrera irekia izango dugu, eta uste osoa dut talde guztien erantzukizunak aurrekontu guztiak aurrera ateratzeko balioko duela», azaldu du.

PSE-EE eta EAJren arteko harremanari buruz Estebanek esan du ulertzen duela alderdi sozialistak nolabaiteko distantzia mantentzea. Baina hilabete batzuen buruan bi alderdien arteko harremana normalduko delakoan da.

Lehentasuna krisiari aurre egitea dela berretsi du: «Premiazkoa da ekonomiaren beheraldiaren zulo honetatik ateratzea».

Etorkizuna mintzagai

Estebanek gogorarazi du 2015erako alderdi guztien arteko akordio bat lortzeko aukera proposatu duela, Espainiako Gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harremanerako oinarri berriez hitz egiteko.Hala ere, esan du oraindik goiz dela kontu horiez mintzatzeko eta denborak zehaztuko dituela bai garaia eta baita egin beharreko urratsak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.