«Guztien artean bukatu behar da ETAren arazoa», Ernest Lluchen alaba Eulalia Lluchen iritzian: «Ez diezaiegun hain azkar esan ezetz agiri eta proposamen guztiei. Eseri, entzun, esan dizunari buruz pentsatu, eta erantzun baikorrik eman ahal dezakezun pentsatu. Edalontzia erdi beterik ikusi behar dugu», esan zuen ETAk hildako politikariaren alabak, atzo Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan.
Esandakoaren adibide praktiko bat ere jarri zuen, gogora ekarrita bere ahizpa ezker abertzaleko bozeramaile Pernando Barrenarekin egon zela joan zen astean, bere aitaren omenez egindako jardunaldietan: «Zuk zure iritzia ematen duzu, nik nirea ematen dut, eta elkarri musu emanez amaitzen dugu. Hori da bake prozesuan aurrera egitea». Barrenak egindako «urrats txikia» ontzat eman zuen.
Agiriei «hain azkar» ezetz ez esateko deia egin du Ernest Lluchen alabak
Aurrekoari entzuteko, esandakoari buruz hausnartzeko eta erantzun baikorretan pentsatzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu