Blancok ez du baloratu PSE-EEren erabakia, baina errespetatzen du

PSOEk erabakiaren berri bazuela eta PSE-EEren autonomia errespetatzen duela adierazi du Jose Blancok

jokin sagarzazu
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«PSE-EEk ez dio bere partaidetzari buruzko informaziorik igorri Espainiako Gobernuari. Baina hipokrita izango nintzateke alderdia [PSOE] jakinaren gainean ez zegoela esango banu». Halaxe hasi zuen Donostiako nazioarteko biltzarraren inguruko mezua Jose Blanco Espainiako Gobernuko eledunak, gobernu kontseilu osteko agerraldian. «Gobernuko eledun izateaz gain, PSOEko idazkari nagusiorde ere banaiz», zehaztu du, gaizki-ulertuak aldentze aldera. Hala, Blancok argi utzi zuen PSE-EEren partaidetzaren inguruko iritzirik ez duela emango baina errespetatzen duela PSE-EEren autonomia.

Behin mezu hori emanda, Blancok azpimarratu du gobernuarentzat «benetan garrantzitsuena» dela ETAk behin betiko armak uztea eta «betirako desagertzea». Nazioarteko konferentziak bakearen alde ekarpenik egin dezakeen galdetuta, Blancok erantzun du Espainiako Gobernuak eta «indar demokratikoen osotasunak» ETAren aurkako borrokan ildo argia hartu dutela eta horrek eraman duela ETA «porrot politiko eta sozialera». «Hori izan da, da eta izango da gobernuaren ildoa», gaineratu du.

Konferentzian nazioarteko partaidetza zabala egongo dela-eta, Blancok adierazi du parte hartzaileen gaineko iritzirik ez duela emango. Era berean, azpimarratu du ETA gaur «ahulago» dagoela eta hori «demokraten, segurtasun indarren eta Alfredo Perez Rubalcabaren arrakasta» izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.