ETA amaitu dela egiaztatzeko eskatu dio EAJk gobernuari

«Formulak» bilatzea galdegin dio Egibarrek PPri, indarkeriaren zikloari «amaiera ordenatua» emate aldera

Erredakzioa
2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak ETAren jarduna behin betiko amaitu dela egiaztatu beharko luke, Joseba Egibar EAJren Gipuzku Buru Batzarreko presidentearen arabera.Haren ustez, edozein gobernuk egin beharko luke egiaztatze lan hori, formula bat ala bestea erabilita. Horregatik, Espainiako Gobernuari galdegin dio egiazta dezala ETAren indarkeria amaitu dela, «era zuzen baten bidez, zeharka edo bestelako erakunde baten bitartez», modu horretan ziklo armatuari «amaiera ordenatua» emateko.

Onda Vasca irratiak elkarrizketa egin dio Egibarri, eta horrek eskari hori egin dio PPren gobernuari. Izan ere, joan den asteanJorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak argi utzi zuen ez dela inolako negoziaziorik egongo erakunde armatuarekin, ezta harendesegiteari buruz ere. Negoziatzea ETAri «arrazoia» ematea litzatekeela esan zuen.

Egibarren iritziz,Espainiako Gobernuak negoziazioari ateak ixtea «arduragabekeria» da. EAJkoak ez du ulertzen PPren gobernuaren jarrera: «Eszeptikoa zen, baina orain, berriz, uste du ETAren indarkeriaren amaierak ez duela atzerako bueltarik».ETAk armak uzten zituela iragarri zuenetik urtebete pasatu da, eta egungo egoera aztertzeko garaia dela esan du EAJko buruzagiak, «52 urte iraun duen erakunde batek indarkeria behin betiko eten duela iragarri baitzuen».

Haren aburuz, Espainiako Gobernuak, lehenik eta behin, ETAk hartutako erabakia egiaztatu beharko luke, eta, gero, erakunde armatuaren zikloaren «itxierak» etorri beharko luke, «modu ordenatu» batean. Haren irudiko, hori egitea «gakoa» litzateke Espainiako Gobernuak indarrean duen espetxe politika «behingoz» bertan behera uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.