«Berehala» mugitzeko eskatu die ELAk Espainiako eta Frantziako gobernuei

Adolfo Muñoz, Patxi Lopez eta Amaia Muñoa. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELA sindikatuarekinbatzartu zen atzo goizean Patxi Lopez lehendakaria. Sindikatuaren izenean, Adolfo Muñoz idazkarinagusia etaAmaia Muñoa idazkari nagusiaren albokoa joan ziren batzarrera. Muñozek normalizazio politikoaren aldeko lana eskatu zion lehendakariari, eta esan zion, Aieteko adierazpena oinarri hartuta, orain estatuei dagokiela pausoak ematea. Haren ustez, Espainiako eta Frantziakogobernuek «berehala» hartu beharko lituzkete neurriak espetxe politikan, «salbuespeneko legedian» eta biktima guztien aitortzan. Besteak beste, euskal presoak gerturatzeko, Parot doktrina kentzeko eta Sortu legeztatzeko eskatu zuen ELAko idazkariak, eta gai horiek hauteskunde kanpainan kokatzea «okerra» dela esan zuen.Euskal herritarrek erabakitzeko duten eskubideari ere heltzeko deia egin zion lehendakariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.