«Larunbat honetako manifestazioa oso garrantzitsua da»

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Euskal presoen eskubideen errespetua herri presioaren bidez lortuko dela dio Martinek.

Jaso duzun elkartasuna beste euskal presoei ere ematea eskatu duzu. Urtarrilaren 12ko manifestaziora joateko deia ere egin duzu.

Biziki garrantzitsua da Herrira-ren ekitaldi hori. Bake prozesuan aitzina segitu ahal izateko egin beharreko lehen urratsek presoei begira izan behar dute. Ezinbestekoa dugu presoen hurbiltzea eta preso erien eta zigorra beterik dutenen askatzea. Gatazkaren ondorio zuzenak dira, eta eragile politiko diren heinean, nahi ala ez, bake prozesuaren barnean beren eginkizuna dute. Min egiteko baliatzen dituzte presoak estatu espainiarrak zein frantsesak. Sakabanaketa anitz bada, elkar ikusteko eta eztabaidatzeko aukerarik ez dezaten ukan; hori biziki gogorra da. Gizarte zibilari dagokio erakustea estatuei zein izan behar diren egin beharreko urratsak, eta argi da presoen eskubideen errespetua atal bat dela.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bake prozesuan eragile izan nahi du. Hainbat urrats egin ditu horretarako. Alta, estatuek ez dute horrelakorik nahi. Zerk eraginen du hori lortzea?

Nik uste dut kanpoko lana dela hori. Kolektiboa bera biziki azkarra da. Sekulako babesa da, eta eskertzen dut ekarritako laguntza guztiarentzat, gaur zutik eta harro banaiz kolektiboari esker naizelako. Baina mugak ere baditu, eta biziki zaila izanen zaio barnetik eragitea, haiek eraginkor ez izatea duelako helburu kartzela politikak. Guri dagokigupresioa egitea, hots, gizarte zibilari, politikoei, hedabideei. Kanpoko presioak eragin handia du; nire kasuak frogatzen du hori. Soluziorik ez dut, baina elkarrengana bilduz eta elkarlana bultzatuz baldintza dezakegu. Gizarte zibilari esplikatu behar zaio egoera, gatazka politikoa uler dezan eta konponbidean kokatzeko. Horretan gabiltza Bake Bidea taldearekin.

Preso zinela, 15.000 jende bildu ziren Baionan presoenganako elkartasunez. Nola hartu zenuen berria?

Historikoa izan zen; hunkitu nintzen. Prentsa ez nuenez jasotzen, berant jakin nuen; kolektiboko kide batek bidali zizkidan manifestazioari buruzko artikulu guztiak. Sekulako bultzada da Herrira-rentzat ere, azkenean eramaten dugulako eztabaida frantses estatu osora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.