'Borroka armatua' gustuko ez, eta 'ekintza terroristak' jaso da

2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Europako Batasuneko estatu eta gobernuetakoburuzagiek ETAren erabakiari buruz adostutako adierazpenak azken orduko aldaketa bat izan zuen. Kaleratzekoa zen agiriaren proposamenak ETAren ekinbidea borroka armatu gisa jasotzen zuen. Baina, zenbait hedabidek ohartarazi dutenez, Espainiako ordezkariei hori gustatu ez, eta adierazpide hori jasotzen zuen aipamena aldatzeko eskatu zuten. ETAren jarduna amaitu izana azaltzen zuen esaldian borroka armatua esan ordez ekintza terroristak erabiltzeko eskatu zuten Espainiako ordezkariek. Hala izan zedin presio egin, eta, azkenean, Europako Kontseiluak onartu egin zuen eskaera. «Ekinbide terrorista» amaitu izana txalotu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.