Gaiak alderdi guztiekin ez adostea leporatu dio Urizarrek Urkulluri

2013ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
«Guztion izenean doanez», Iñigo Urkullu lehendakariak gainerako alderdi politikoekin «kontrastatu» behar zituen atzoko bilerara eraman beharreko gaiak eta proposamenak, Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz. «Espetxe politikari buruz eraman dituen proposamenak, gatazkaren konponbideari eta bizikidetzari buruzkoak, eta krisiari buruzkoak, EAJren proposamenak dira, eta EAJrenak bakarrik, beste inork ez dituelako ezagutzen», nabarmendu zuen EAko idazkari nagusiak.

Urizarren ustez ez da lehendakariarena hasierarik onena izan:«Gerta daitekeelako aurrerapauso edo konpromisoren bat lortzea, eta gero berak nahi izatea, etortzen denean, guk horiek berretsi eta babestea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.