1998ko eta 2005eko bake prozesuetako esperientzian oinarritutako proposamena
Iñigo Urkulluren proposamenak aurrekari bat dauka, buruzagi jeltzaleak berak gogora ekarri duen bezala. 2005eko maiatzean, Espainiako Gobernuak ETArekin elkarrizketa izatea baimentzeko baldintzei buruzko ebazpen bat onartu zuen Espainiako Kongresuak. PSOEk aurkeztu zuen proposamena, eta PPk izan ezik —aurka bozkatu zuen— gainontzeko indar politiko guztiek babestu zuten. Ordutik, sei urte igaro dira, eta jardun armatuaren amaiera iragarri du ETAk. Denbora tarte horretan, baina, ebazpenak indarrean jarraitu zuen. 1998ko bake prozesuan ere egon zen beste bat egite zabal bat. EAJren proposamen baten karietara, eta Jose Maria Aznar gobernuburu zela, Kongresuak espetxe politika malgutzeko egitasmoa onartu zuen, aho batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu