Ollo, Geroa Baiko lehendakariorde bigarrena
Geroa Baiko batzorde iraunkorrak aho batez onartu du koaliziotik zer ordezkari izango dituen Nafarroako Gobernuan: Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez. Ollo presidenteorde bigarrena izango da, eta Herritarren Harremanetarako Kontseilaritza gidatuko du. Irujok, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Enpresen Digitalizazioa. Ingurumena eta Landa Garapena gidatzeko, berriz, Jose Mari Aierdi hautatu dute. Eta Fernando Dominguezek Osasun Kontseilaritza hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu