NUKFren bozketa «urrats bat da», Aznalen arabera
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko batzarrak gehiengoz hautatu zuen EH BildukoTafallako alkate Xabier Alkuaz presidente. EH Bilduko Laura Aznalen arabera, «oso albiste ona da berebiziko garrantzia duten erronkei aurre egiteko». Politikoki,onartu zuen negoziazio luze baten emaitza izan zela, eta gaineratu zuen «urrats bat» dela indar aurrerakoiak sendotzeko «erakunde guztietan». UPNren ustez, «PSNk EH Bildurekin duen akordioaren lehen ondorioa» da ostiralekoa. Madrilgo negoziazioekin erlazionatu zuen. PSNk, aldiz, ukatu egin zuen loturarik, baita Iruñeko Udalerako zentsura mozioaz hitz egin izana ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu