JUSTICE
'Hyperdrama'
Diskoetxea: Ed Banger Records.
Elektronika edo funk estiloa den oraindik zehaztea kostatzen bada ere, Justice bikote frantsesak ez dauka definizio beharrik. Publiko zabala bereganatuta dauka eta jaialdi esanguratsu askotako kartelen goialdean azaltzen da euren izena gaur egun; beraz, zortzi urte diskorik argitaraturik egon gabe, euren laugarren lan hau gogotsu esperotakoa da, eta zaleak gustura uzteko modukoa sortu dute beste behin. Elektronika —batzuetan printza gogor dezentez— funk doinu melodikoagoekin nahastu dute askotan, dantzatik ihes egiteko aukerarik ematen ez duen diskoa osatuta. Gaur egungo elektronika gogor horretatik aldenduz, soinu propioa lortu dute, Frantzian aitzindari izateko duten ahalmena erakutsiz, beste behin.