ZEIN DA ZEIN?

2016ko martxoaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Huthiak

Ansar Ala mugimendua 1990ean sortu zen. Xiismoaren adar zaiditan oinarritutako islamismoa du ideologiatzat. 2004an gobernuaren aurka matxinatu zen ipar-mendebaldean, eta 2014an Sana hiriburua hartu zuen. Huthi izenarekin egin dira ezagun, Hussein Badreddin al-Huthi liderrarengatik—2004an hil zuen armadak—. Iraganeko etsaia, Ali Abdullah Saleh presidente ohia, aliatua da orain.

Gobernua

Abd Rabu Mansur Hadi 2012tik da presidente, hainbat fakzioren kontsentsuzko hautagai gisa aurkeztu ondoren hauteskundeetara—hautagai bakarra—. 1994tik presidenteordea zen, Salehekin. Iaz, huthiek ezarritako atxiloalditik ihes egin, eta Saudi Arabian erbesteratu zen. Haren gobernua Adenen ezarrita dago.

Saudi Arabiaren koalizioa

Hamar estatuk osatzen dute koalizioa. Esku hartzearen arrazoi ofiziala da Yemengo Gobernuak formalki egindako eskaria, aginte legitimoa berrezartzeko. Saudi Arabiarentzat huthiak Iranen tresna bat dira, eta botere gune xiita bat sortzea eragotzi nahi du.

Muturreko islamista sunitak

Yemenen talde nagusiak Al-Qaeda eta Ansar al-Xaria dira, baina iaztik Estatu Islamikoa ere ezarri da, eta atentatu handiak egin ditu huthien eta gobernuaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.