Zeelanda Berrian, gobernua negoziatzen

2023ko urriaren 17a
00:00
Entzun

WELLINGTON. Zeelanda Berriko Alderdi Nazionalak irabazi zituen bozak larunbatean. Alderdiak ez zuen gehiengoa lortu, eta orain negoziazioak hasi ditu koalizio gobernu bat osatzeko.

Alderdi Nazionaleko buru Christopher Luxonek bozen %39 eskuratu zituen. Oraindik ez dago argi ACT alderdi ultraliberalarekin bakarrik gobernatu dezakeen. Izan ere, bi alderdien artean, 61 eserleku eskuratuko lituzkete —parlamentuak 120 ditu—. Oraindik bozen %20 zenbatu gabe daude, eta Luxonen alderdiak eserlekuren bat gal dezake. Orduan, Zeelanda Berria Lehenengo alderdiaren eserlekuak beharko lituzke gobernua eskuratzeko.

Luxonek esan du bere enpresari esperientzia baliatu nahi duela bere etorkizuneko kideekin «erlazio egokia» sortzeko.

Jacinda Ardern presidente ohiaren alderdiak beherakada izan du, eta bozen %27 eskuratu ditu. Haren kide izan ziren Alderdi Berdeak eta Maorien Alderdiak bozen %10,8 eta %2,6 eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Azaroaren 5erako espero da boz guztiak zenbatuak izatea.

Ikusi gehiago: Aborigenak konstituzioan aitortzearen kontra bozkatu dute australiarrek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.