Zaporeak GKEak zerbitzua emateari utzi behar izan dio

2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Jarduna eten beharko du Zaporeak-ek. Gobernuz kanpoko erakundeko kideek kontaktu zuzena izan dute COVID-19a atzeman dioten lagun batekin, eta, PCR proba egin bitartean, sukaldea itxi eta berrogeialdia egin beharko dute. Azaldu dutenez, lantaldeko kide guztiek egingo dute testa, eta beharrezko segurtasun neurriak hartzen ari dira jada.

Zaporeak ahal bezain laster hasiko da migratzaileei jana ematen berriz ere. Erakundeak azaldu du kolaboratzaile asko dituztela beste erakunde batzuetan, eta haiek emango dietela proiektuarekin jarraitzeko behar duten laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.