Zambiako presidentea hil da, eta zuri batek hartu dio behin-behinean lekukoa
LUSAKA. Londresen hil da Michael Sata, Zambiako presidentea; gaixo zegoen, eta duela astebetetik hango ospitale batean ari ziren hura artatzen. Konstituzioak arautzen duenez, gobernuko presidenteordeak hartu du haren tokia, eta gehienez ere 90 egunean gobernatuko du; gero, hauteskundeak egin beharko dituzte. Presidenteorde hori, hain zuzen ere, Guy Scott da, eskoziar jatorrikoa; bilatu gabe, apartheid garaiaz geroztiko lehenbiziko presidente zuria bihurtu da Saharaz hegoaldeko Afrikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu