Auzitegiak

Willy Toledo ez da joan auzitegira, "Jainkoa iraintzea" egotzita deklaratzera

Aktoreak iragarrita zeukan ez zela joango: "Ikusi nahi banaute atxilotu egin beharko naute". Jainkoa eta Ama Birjina iraintzea egotzita deitu zuen deklaratzera Madrilgo 11. instrukzio auzitegiak.

Willy Toledo, artxiboko irudi batean. NEREA GONZALEZ, EFE
2018ko apirilaren 18a
13:23
Entzun 00:00:0000:00:00

"Jaingoaren gainean Kaka egiten dut, eta oraindik ere gorotza gelditzen zait santutasunaren dogman eta Ama Birjinaren birjintasunean egiteko". Horixe idatzi zuen Willy Toledo aktore espainiarrak Facebooken, eta auzitara eraman dute.

"Erlijio sentimenduen kontrako delitua" egitea egozten diote, eta baita jainkoa eta amabirjina iraintzea ere. Gaur zuen auzitegira joateko deia, baina ez da joan. Esanan zuen halaxe egingo zuela, ez zuela "fartsan" parte hartuko. Horregatik, isuna jartzeko eskatu du Abokatu Kristauen Elkarteak.

Epaiketa baten harira egin zituen adierazpenok Toledok. 2014an Sevillan bagina erraldoi bat prozesiora atera zuten hiru emakumezko auzitara eman zituztelako, hain justu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.