Weah nagusitzen ari da Liberiako hauteskundeetan

George Weah, bozetan. S. JALLANZO / EFE.
2017ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MONROVIA. Lehen itzulia irabazi zuen (botoen %38,4 jasota), eta bigarrengoa irabazteko gutxi falta du. Asteartean egin zituzten bozak Liberian, eta atzo zenbaketa bukatu gabe zegoen, baina, botoen %98 kontatuta, George Weah futbolari ohi eta Liberiako Parlamentuko senatariak %61,5 bereganatuak zituen. Joseph Boakai zen beste hautagaia, eta botoen %38,5 zituen atzoko datuetan. Weahen zaleak garaipena ospatzera kalera irten dira.

Ellen Johnson Sirleafi hartuko dio lekukoa Weahek, okerrik ezean. 70 urtean, lehen aldia izango da Liberian presidente batetik hurrengorako aldaketa demokratikoki egin dena, herrialdeak estatu kolpeak eta gerrak bizi izan dituelako maiz. Aldaketa Demokratikorako Kongresuko zerrendako burua da Weah, eta hezkuntzan eta enpleguan jarri du lehentasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.