Venezuela ez da Amerikako Estatuen Elkartera itzuliko Almagrok segituz gero
CARACAS. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du haren herrialdea ez dela AEE Amerikako Estatuen Erakundera itzuliko Luis Almagro idazkari nagusiak karguan jarraitzen badu. AEEko hamalau estatuk bultzatuta, Venezuelako Gobernua gaitzesteko agiri bat bozkatu zuten herenegun, baina Karibeko lau herrialdek azken unean iritzia aldatu, eta aurka bozkatu zuten. Hortaz, AEEk ez zuen agiria onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu