Valls Frantziara itzuli da, bozetan eragiteko asmoz
PARIS. Frantziako lehen ministro ohi eta Bartzelonako Udaleko zinegotzi Manuel Vallsek Pariserako bidea hartu du berriz, datozen urteko hauteskunde orokorretan eragiteko asmoz. «Oraintxe bertan, ez dut planik. Besterik gabe, eztabaidan eragin nahi dut, erabilgarri izan», esan zuen Paris Match aldizkariak eginiko elkarrizketan. Halere, Vallsek ez dio zinegotzi izateari uko egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu