Grezia

Urteko bosgarren greba orokorra egiten ari dira gaur Grezian

Grezia geldiarazi dute sindikatuek, Gobernuaren murrizketa planen aurka egiteko antolatu duten greba erantzun oso ona izatean ari baita, eta Atenasko erdigunean manifestazioa egingo dute.

2010eko maiatzaren 20a
18:05
Entzun
Grezia tren, itsasontzi eta garraio publikoko zerbitzurik gabe dago gaur, Adegy eta Gsee langileen sindikatuek 24 orduko greba orokorrera deitu baitute gobernuak krisi ekonomikoaren aurrean hartu dituen murrizketa neurrien aurka azaltzeko.

Sindikatuek uko egin diote “gizarte segurantza arloan hartu diren muturreko erabakiei, langileei, erretiratuei eta bereziki belaunaldi berriei kalte egiten" diotelako, eta otsailean %12ra iritsi zen langabezia altua salatu dute.

Atenasko erdigunean manifestazioa egingo dute, bi gunetatik hasi eta Greziako parlamenturaino. Hurbildu nahi dutenentzat tren zerbitzua ireki dute, propio horretarako, Greziako 10:00etatik 16:00etara (Euskal Herriko 09:00tatik 15:00etara).

Hegaldi gehienak arazo gabe dabiltza Grezian, 50 barne hegaldi salbu. Ospital publikoetan gutxiengo zerbitzuak daude eta larrialdietarako langileekin dihardute soilik.

Aurreko greban hiru hildako eta 70 zauritu izan ziren liskarretan, eta poliziak esan du arretaz egongo direla istiluak ekiditeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.