Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Pedro Sanchezen inbestidura saioaren balorazioa egin zuen atzo, eta adierazi zuen herenegungo saiakera «guztiz negargarria» eta «penagarria» izan zela: « Agerian geratu zen akordio batera heltzeko borondate falta».
Testuinguru horretan, inbestidura «erraztu» dezaketen alderdiei dei egin zien datozen bi hilabeteotan elkarrizketarako bidea aztertzeko, «akordio baterako borondatea» izanda: «Norberak bete ditzala bere egitekoak».
Urkullurentzat «penagarria» izan da inbestidura saioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu