Uraren zikloaren desoreka eragin du klima aldaketak

2023ko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GENEVA. Munduko Meteorologia Erakundeak ur baliabideak aztertuta egin duen txostena argitaratu zuen atzo. Haren arabera, uraren zikloa desorekatzen ari da, klima aldaketaren eta gizakien jardueraren ondorioz. «Tenperaturaren igoerak uraren zikloa azkartu ez ezik, aldatu egin du. Atmosfera beroago batek hezetasun handiagoa pilatzen du, eta hori dela eta, prezipitazio eta uholde askoz gogorragoak ikusten ari gara. Kontrara, lurrunketa ere handitzen du, eta horrek areagotu egiten ditu lehorteak», adierazi zuen Petteri Taalas idazkari nagusiak.

Txostenaren arabera, ur arroetako %50 baino gehiagotan aldatu egin dira ohiko emariak. Gehienetan, normalean baino lehorrago daude eremu horiek. , Himalaian, berriz, glaziar kopurua %4 gutxitu da 2.000. urtetik, eta Alpeetan, «inoiz ez bezalako galera» izan zen iaz glaziarretan.

Munduko Meteorologia Erakundeak nabarmendu du ura kudeatzeko politikek «koordinatuago» egon beharko luketela, eta klima larrialdiaren aurkako lanaren «erdigunean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.