Poloniako Nekazaritza ministro Robert Telusek atzo jakinarazi zuenez, Ukrainatik inportatutako zerealak Poloniatik garraiatzeko «mekanismo bat» ezarriko dute. Hori bai, zorrotz mintzatu zen: «Ez da zerealik geratuko Polonian».
Aurreko larunbatean, Ukrainatik inportatutako zerealei behin-behineko blokeo bat ezartzea erabaki zuen Varsoviak. Erabaki bera hartu zuen Hungariak gero, eta antzekoa Eslovakiak, herenegun. Bada, Bulgaria ere labore horiei betoa ezartzekotan da.
Bulgariako Nekazaritza Ganberako presidente Kostadin Kostadinovek atzo nabarmendu zuenez, Ukrainatik iritsitako laboreek «lehia desleiala» eragiten dute. Aintzat hartu behar da Afrikara eta Ekialde Hurbilera egiten duten bidean EB Europako Batasunak behin-behinean muga zergak kendu zizkiela iaz produktu horiei, eta, orduan, herrialde horietakoak baino nabarmen merkeagoak direla. Baina zerealak Polonian, Eslovakian, Hungarian eta, besteak beste, Bulgarian pilatzen ari dira, eta tokian tokiko nekazarien salmentei kalte egiten.
Gerra Ukrainan
Ukrainako zerealak Poloniatik garraiatzea adostu du Varsoviak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu