Ukrainak dio misil batzuk suntsitu dituztela Krimean
Krimeako Dzhankoi hirian Errusiako armadarenmisil batzuk txikitu zituen herenegun gauean leherketa batek. Hori jakinarazi zuen Ukrainako Barne Ministerioak; dena den, gertaera ez zuen bere gain hartu. Errusiak Krimeako penintsulan duen administrazioko buru Oleg Kriutxkovek adierazi zuen drone batzuekin eraso egin ziotela instalazio bati, eta pertsona bat zauritu zutela. Bestalde, Ukrainako iturri ofizialek atzo eguerdian jakinarazi zuten Errusiak aireko 21 eraso egin zituela aurreko 24 orduetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu